Maialen Chourraut eta Olatz Arregik zilarra
Gaur eman zaio hasiera Munduko Slalom Txapelketari Londresen, plaza olinpikoak jokoan egonez. Baina, ezer baino lehen, patruilak izan dira izotza apurtu dutenak, eta modu harrigarrian gainera. Maialen Chourraut (ATSS) buru zela Olatz Arregi (ATSS) eta Laia Sorribes kataluniarrarekin batera, emakume kayakisten patruilak zilarra eskuratu du, dominak segundo erdiko aldearekin banatu dira, lehia estuan.
Neska kanoistak, Miren Lazkano (ATSS) eta Klara Olazabalekin (S.D.Santiagotarrak), laugarren izan dira, urrearengandik hiru segundora eta zilarrarengandik segundo batera.
Pau Etxaniz (ATSS) kayak gizonen patruilan aritu d,a hamargarren postuan sailkatuz.
Foto de RFEP
Bihar kanoetako kanporaketen txanda izango da. Ostegunean kayakisten kanporaketak izango dira.
Ostiralean kanoen finalaurrekoak eta finalak izango dira. Kayakena berriz, larunbatean.
Igandea, kayak cross-erako erreserbatuta egongo da.
Kayakeko lehen 15 herrialdeek eta kanoetako lehen 12 herrialdeek Pariserako txartel olinpikoa lortuko dute.