Parte-hartze handia Maratoiko Munduko Txapelketan
Xabi Osa (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) etxera itzuli da Munduko Txapelketako urrezko eta brontzezko dominekin.
Gainerako parte-hartzaileek ez dute zorte bera izan.
Irati Osa (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.), hiru proba posibleetarako izena emanda zegoena, maratoi motzerako, K-1 eta K-2 emakumerako, bere aukerak murriztuta ikusi zituen ondoezik aurkitu ondoren. Lasterketa laburrean hamabigarrena baino ez zen izan. Ez zen maratoiean K-1ean lehiatzera irten eta K-2an seigarren izan zen, dominetatik oso gertu.
Eider Amundarain (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) 23 urtez azpiko K-1 emakume mailan lehiatu zen eta 14. izan zen.
Eta Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak), nazioarteko lehiaketa batean estreinatu zena, 13. izan zen emakume juniorren K-1ean.