Zilarra Pau Etxaniz eta Alex Goñirentzat 23 urtez apziko K1 gizonezkoen patruilan

Atzo hasi zen Krakovian Slalomeko junior mailako eta 23 urtez azpiko Munduko Txapelketa eta 23 urtez azpiko gizonak Pau Etxaniz (ATSS) eta Alex Goñi (ATSS) zilarrezko domina eskuratu zuten 23 urtez azpiko K-1 patruilan.

Gainerako parte-hartzaileek ez zuten zorte bera izan patruilen lehen egunean.

Leire Goñi (ATSS), Maite Odriozola (ATSS) eta Nora Lopez (ATSS) seigarrenak izan ziren 23urtez azpiko K-1 emakume patruilan. Norak C-1 emakumezkoen patrulla ere egin zuen 7. Izanik.

Haizea Segura (ATSS) eta Ainara Goikoetxea zazpigarren izan ziren, 3x K-1 emakume juniorretan, eta Haizea Segura, Izar Garciarekin (S.D.Santiagotarrak) batera, zortzigarren, C-1 emakume juniorretan.

Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) bosgarren sailkatu zen K-1 gizon juniorren patruilan. Alex Segura (ATSS) eta Markel Imaz (ATSS) bederatzigarren sailkatu ziren 3x C-1ean 23 urtez azpikoetan.

Oier Diaz (S.D. Santiagotarrak) zazpigarren sailkatu zen C-1 gizon juniorren patruilan.

Gaur 23 urtez azpikoen kanporaketen txanda da K-1 eta C-1 mailetan.

Ostegunean juniorren txanda izango da kanoan zein kayakean.

Ostiralean, 23 urtez azpikoen kayakakisten txanda eta junior kanoen finalerdiak eta finalak.

Larunbatean 23 urtez azpiko kanoak eta junior kayakistak arituko dira.

Eta igandean kayak crossa jokatuko da.
Zorte on!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21