Maratoiko azken hautatze probak jokatu dira

Joan den asteburuan ospatu zen maratoi laburreko Espainiako Txapelketa, eta euskal palistek 5 domina lortu zituzten guztira, guztiak zilarrezkoak.
Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Emakume Seniorretan K-1ean, Eider Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Emakume 23 urtez azpiko K-1ean, Beñat Arsuaga (S.D.Sanatiagotarrak) 23 urtez azpiko Gizonezko K-1, Malen Juaristi (S.D. Santiagotarrak) emakume junior K-1ean eta Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) emakume junior C-1ean.
Hurrengo egunean Maratoiko Espainiako Kopa jokatzen zen, eta bederatzi izan ziren guztira dominak.
Irati Osak irabazi zuen K-1ean emakume seniorra, K-2 mailan aritzeaz gain eta Munduko Txapelketarako txartela eskuratzeaz gain.
Eneritz Aizpiolea eta Nora Arana (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak K-2 kadete mailako emakumeetan.
Eider Amundarainek zilarra lortu zuen 23 urtez azpiko emakumezko K-1 mailan, Aimar Modenes eta Alex Arana (S.D.Santiagotarrak) bigarren izan ziren K-2 junior mailan, Eukene Saez eta Iñaki Fernandezek (Pasaia Kayak 2005 K.K.) zilarra lortu zuten K-2 mistoan (beteranoak 50 urte baino gutxiagon) eta Xabi Osa (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) bigarren izan zen gizon beteranoan (55-59 urte).
Brontzezko domina Beñat Arsuagarentzat (S. D. Santiagotarrak) 23 urtez azpiko K-1 gizonezkoetan, Malen Juaristi klubeko kidearentzat K-1 emakumezko juniorretan eta Anartz Alonsorentzat (Pasaia Kayak 2005 K.K.) 50-54 urteko gizon beteranotan.
Kluben araberako sailkapenean Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. bigarren izan zen.

Datorren astean Sprint-ekoen txanda izango da sailkapen olinpikoak eta Munduko Txapelketa jokatzearekin batera.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21