Gipuzkoako Neguko Txapelketa ospatu da

S.D.Santiagotarrak taldeak neguko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen pasa den asteburuan. Pasaia Kayak 2005 K.K. izan zen bigarren eta Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. hirugarren.

Banakako emaitzei dagokienez, Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea gizon senior K-1ean, Aimar Amundarain (S.D.Santiagotarrak) gizonezkoetan 23urtez azpiko K-1ean, Aimar Platero (S.D.Santiagotarrak) gizonezko junior K-1ean, gizonezkoetan kadeteetan K-1 Asier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen azkarrena eta gizonezko parakanoe kadeteetan Asier Bulman (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua. Beteranoetan, Oier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea -50 urtetako mailan, eta Oscar Luis Gonzalez (C.Palentino-Lurpelan) izan zen irabazlea +50ean, Gipuzkoako txapeldun Xabi Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zelarik.

Emakumeetan, Amaia Osaba (P.P.amplona) izan zen irabazlea Senior K-1, Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) 23 urtez azpiko mailan, Marina Lizarraga (C. P. Pamplona) izan zen irabazlea junior mailan eta Ane Amostegi (S.D. Santiagotarrak) gipuzkoar txapeldun izendatu zen. Kadete mailan, Dánae Sanmartin (C.P.Pamplona) izan zen azkarrena, eta Gipuzkoako txapeldun Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak). Beteranoen kategorian, 50 urte baino gutxiagoan, Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea, eta 50 urtetik gorakoetan, Cristina Iraeta (ATSS).

Kanoan, Odei Gelbenzu (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea kadete mailan. Emakumezko seniorretan, Gema Victoriak (Barrika P.T.) eskuratu zuen lehen postua eta bere klubeko kidea den Ane Eileen Mesak irabazi zuen, junior mailan.

Hurrengo hitzordua Sevillan izango da, junior, 23 urtez azpikoen, senior eta beteranoen neguko Espainiako Txapelketarekin. Eta astebete geroago, gazteenen txanda izango da Arcos de la Fronteran.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21