JARDUERA FISIKOKO ETA KIROLEKO LANBIDEETAN SARTZEA ETA JARDUTEA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LEEA

Abuztuaren 25ean argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, joan den ekainaren 30ean Eusko Legebiltzarrean onratutako 8/2022 Legea, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO JARDUERA FISIKOKO ETA KIROLEKO LANBIDEETAN SARTZEKO ETA JARDUTEKO.

 

Arau honen helburua da kirol-zerbitzuak egiten dituzten lanbideetarako sarbidea arautzea, eta, horretarako, kirol-jarduera segurua sustatzen duten ezagutza tekniko espezifikoa aplikatzea, osasunari edo osotasun fisikoari kalterik ez egiteko.

 

Aipatzekoa da araudi honen esparruan ez litzaiekeela aplikatuko boluntariotza-, adiskidetasun-, familia- edo antzeko harremanen esparruan egindako jarduerei, hau da, testuan aurreikusitako lanbideren batean diharduenari, gastuen konpentsazioei dagokienez ezarritakoa alde batera utzita.

 

  Adierazpen gisa, arauak hauek identifikatzen ditu jarduera fisikoaren eta kirolaren "berezko lanbide" gisa:

  1. Gorputz Hezkuntzako irakaslea
  2. Kirol-monitorea
  3. Dagokion kirol-modalitate edo diziplinako entrenatzailea.
  4. Kirol-zuzendaria

 

Beraz, lanbide horietakoren batean jarduten duten pertsonek lanbide-kualifikazioa beharko dute, prestakuntza-titulu batek, gaitasun-ziurtagiri batek, formalki aitortutako lanbide-esperientzia batek edo aurreko horietako batek baino gehiagok ofizialki egiaztatuta.

 

Titulu edo ziurtagiri ofizialtzat hartuko dira "hezkuntza-administrazioak hezkuntza-legerian araututako irakaskuntzen esparruan emandakoak, lan-administrazioak lanbide-kualifikazioei buruzko legeriaren esparruan emandakoak eta kirol-administrazioak kirol-legeriaren esparruan emandakoak".

 

Arauketa bat ezartzen da aurretik aipatutako lanbide bakoitzerako, lanbide horien berezko jarduerak egiteko beharrezkoak diren titulazioak edo kualifikazioak jasotzen dituena.

 

Indarrean sartzeari dagokionez, azken xedapenetatik lehenak ezartzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko dela indarrean.

 

Aurrekoa gorabehera, lege honetan aurreikusitako lanbide-kualifikazioak ez dira eskatuko 2026ko urtarrilaren 1era arte.

 

Era berean, lege honetan ezarritako betebehar formalak betetzeko epeak dagozkien erregelamendu-arauetan zehaztuko dira.

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores