Zortzi domina Espainiako Maratoi Txapelketan

Zortzi izan dira joan den asteburuan Zamoran Espainiako Maratoi Txapelketan lortutako dominak.
Zilarra Gema Victoriarentzat (Barrika P.T.) emakumezko Senior C-1ean, Irene Gana (Barrika P.T.) emakumezko 23 urtez azpiko K-1ean eta Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) emakumezko kadetea C-1ean.
Brontzezko domina Irati Osarentzat (Itxas-Gain Urolako Itsas-adarreko P.K.) K-1 emakume seniorretan eta senior mailako K-2 mistoan Xabier Osa aitarekin batera. Ruben de la Fuente eta Martin Miranda (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan ziren junior K-2 gizonezkoetan, Ane Amostegi eta Naroa Larrarte (S.D.Santiagotarrak) hirugarren emakumezko junior K-2an eta Malen eta Markel Juaristi anai-arrebak (S.D.Santiagotarrak) ere hirugarren izan ziren K-2 kadete mixtoan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21