Maialen Chourrautentzat finala Paueko Munduko Kopan

Denboraldiko azken-aurreko nazioarteko txapelketan slalom kirolariek ez dute zorterik izan.
Finalera Maialen Chourraut (ATSS) bakarrik iritsi ahal izan da, eta +50eko zigorra izan zuen, horrek 9. postura eraman zuen, finalera, finalerdietan seigarren denborarik onena izan ondoren. Estremean, 38. Izan zen.
Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) hamahirugarren izan zen gizonezko  kayakeko finalaurrekoetan geratuz, finalisten postuetatik segundo bakarrera. Estremean ezin izan zuen sailkapen-fasea gainditu 56. Postua eskuratuz.
Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) final laurdenetaraino iritsi zen estremean, 12. Postua eskuratuz. Emakumezkoen kanoan, hainbat zigorren ondoren, finalerdietan 29. postuan bukatu zuen.
Miren Lazkano (ATSS) 21. izan zen emakumezkoen kanoan, estremean ezin izan zuen sailkapen fasea gainditu, 36. izanik
Olatz Arregi (ATSS) 26. izan zen estremean.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21