Lau domina Europako Sprint Txapelketan

Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) Europako Sprint Txapelketako protagonista nagusienetako bat izan zen.
Zilarra K-2 1000m-an Francisco Cubelosekin batera, zilarra eskuratu zuen baita ere, K-4 1000m-an, eta Paco, Carlos Garrote eta Cristian Tororekin batera. Eta zazpigarren postua lortu zuen K-4 500m-ko proba olinpikoan.


Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.), Laia Pelach kataluniarrarekin batera, brontzezko domina eskuratu zuen K-2 1000m proban.


Higinio Rivero (Plentzia P.T.) zilarra izan zen VL2 200m proban, nazioarteko probetan arerio zuzena duen portugaldarra garaitu zuen proban, baina kasu honetan, hungariarrak eskuratu zuen urrea.


Aitor Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) banakako modalitatean estreinatu zen nazioarte mailan, eta laugarren postua lortu zuen K-1 1000m-ko B Finalean.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21