Bost domina Jóvenes Promesas-en Españako Sprint Txapelketan

Uztaileko azken asteburuan Jovenes Promesas-en Españako Sprint Txapelketa ospatu da eta balantzea honako hau izan da: urrezko 3 domina, zilarrezko 1 eta brontzezko 1.


Eneritz Aizpioleak eta Malen Juaristik (S.D.Santiagotarrak) lehenengo postua lortu dute Kadete mailako Emakumezkoen kategorian (K-2 500m). Bere klubeko kideek, June Arrastuak eta Eider Ceciliak, gauza bera egiten zuten Emakume infantilak B K-2 500m kategorian. Eta Nora Aranak, Nerea Egigurenek, Katixa Francok eta Irene Muiñok irabazi zuten Emakumezko Infantil A K-4 500m kategorian.


Nerea Egigurenek, Katixa Francorekin (S.D. Santiagotarrak) batera, bigarren izan ziren Emakumezko Infatntil B K-2 500m kategorian.


Eta Eider Ceciliak bere bigarren domina lortu du, brontzezkoa kasu honetan Emakumezko infantil B K-1 500 mtan.
Kluben araberako sailkapenean S.D. Santiagotarrak taldeak bosgarren postua lortu zuen. Kluben sailkapenean nagusian. Eta Emakumezko infantilen sailkapenean hirugarrenak izan ziren.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21