Euskadiko itsas kayak txapelketa ospatu da

Beste behin ere, Hondarribia izan da Euskadiko Itsas Kayak Txapelketako agertokia.
Itxas-Gain urola Itsas-adarreko P.K. izan da garailea kluben arteko sailkapenean.
Banakako emaitzei dagokienez, K-2 Mixto senior kategorian, Jon Lazkano eta Izaskun Gonzalez (Itxas-Gain urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren irabazleak, beteranoen mailan, K-2 mistoan, Iñaki Fernandez eta Eukene Saenz (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren garaileak.
Junior K-1 mailan Iker Lizaso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen irabazlea. Senior mailan Oier Aizpuruak (Itxas-Gain urola Itsas-adarreko P.K.) bikain jarraitzen du denboraldi honetan, garaipenak eskuratuz. K-2 senior mailan Iosu Agirre eta Iñigo Agirre (Itxas-Gain urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren irabazleak. OC2 modalitatean, Yon Mitxelena eta Fabian Maillard (Arroja P.K.) izan ziren lehen sailkatuak. 23 urtez azpiko K-1 gizonezkoetan, Mathieu Rollet (Biarritz Sauvetage Cotier) izan zen azkarrena. 45-49 urteko gizon beteranoetan, Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea, 50-54 urtetan, Jose Mari Villagarcia bere klubeko kidea eta 55-59 urtetan Javier Lizancos Itxas-Gain urola Itsas-adarreko P.K.
Emakumezkoetan, kadete mailan, Ioar Alonso (Pasaia Kayak 2205 K.K.) izan zen irabazlea. 23 urtez azpiko kategorian, Thaïs Delrieux (Biarritz Sauvetage Cotier) izan zen azkarrena, beteranoen mailan, 45-49 urtetan, Maite Etxabe (Itxas-Gain urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea eta 55-59 urtetan Cristina Iraeta (ATSS).
Hurrengo zita abuztuaren 20an izango da, Euskadiko itsas kayak kopako 4. proba, Donostia- Pasaia zeharkaldia.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21