S.D.Santiagotarrak Euskadiko Maratoi Txapelduna

S.D. Santiagotarrak-ek, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. eta Pasaia Kayak 2005 K.K. gainditu ditu kluben arteko sailkapen nagusian.
Banakako emaitzei dagokienez, emakumezko senior K-1 mailan Irati Osak irabazi du (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.). Emakumezko senior C-1ean, Maria Esarterentzat lehen postua (C.N.Pamplona). Emakume senior K-2an Eider eta June Aldaregia (C.N.Pamplona) ahizpak izan ziren azkarrenak.
K-1 emakume beteranotan, Maite Etxabe (Itxas -Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea.
Emakumezkoetan, K-2 juniorretan Ane Amostegi eta Naroa Larrarte (S.D.Santiagotarrak) izan ziren lehen sailkatuak. 23 urtez azpiko C-1 emakumeetan, Gemma Victoria (Barrika P.T.) izan zen irabazlea. 23urtez azpiko K-1  emakumeetan, Irene Gana bere klubeko kideak lortu zuen garaipena. Junior mailako K-1 emakumeetan, Josefa Molina (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea.
Emakumezko C-1 kadeteetan, Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) izan zen irabazlea. Kadete mailakoK-1  emakumezkoetan, Maialen Vitoria (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen lehen sailkatua. Emakumezko kadete K-2an Malen Juaristi eta Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak.
Gizon beteranoan -50 Oier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea. 50 urte baino gehiagotan, Javier Lizancos (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea. K-2 gizon beteranotan, Francisco Javier Kabat eta Gabriel Malon (C.N.Pamplona) izan ziren irabazleak.
Senior K-2 gizonezkoetan, Iñaki Fernandez eta Iñigo Loisentzat (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garaipena, senior K-1 gizonezkoetan, Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea, junior K-2 gizonezkoetan Ian Anatol eta Ruben de la Fuente (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak. K-1 junior mailan, Ibai Martinez (C.N. Pamplona) izan zen irabazlea eta Aimar Platero (S.D.Santiagotarrak) izan zen Euskadiko txapelduna. 23 urtez azpikoetan Aimar Amundarain (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Gizonezko Kadete K-2an, Jon Cecilia eta Markel Juaristi (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak. Kadete mailako K-1ean, Iñigo Irastoza bere taldekidea izan zen azkarrena.
Kanoan, Pablo Muiño (S.D.Santiagotarrak) izan zen kadete mailako irabazlea.
Kadete mistoan Oihan Arrondo eta Maite Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) nagusitu ziren.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21