Emaitza kontrajarriak ur lasaietako hautatzeko probetan

Sprinteko I. Espainiako Kopan lehen fasea egin ondoren, egun hauetan taldeko ibtzuetab hautaprobak egin dira, baita junior eta 23 urtez azpiko kategoriako hautaprobak ere.
Iñigo Peñak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) lan bikaina egin du, K-2 500m proban lehen postuan sailkatuta, kasu honetan taldekide berriarekin, Lázaro López ,UCAMekoarekin eta bigarren K-4 500m kategorian, beraz, Munduko Koparako sailkapena lortu du.
Gainera, lehengo izan da K-2 1000m proban, Paco Cubelos bere taldekidearekin batera. Ontzi, kide eta distantzia desberditara egokitzeko gaitasun paregabea erakutsiz.
Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) K-2 1000m proba jokatu du lehenengo postuan sailkatu delarik. Eta K-2 200m, non bostgarren izan den.
Aitor Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) 4. izan da K-4 500m proban eta Xxxx K-2 1000m proban.
Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) 4. izan da K-4 500m proban, zazpigarren K-1 500m 23 urtez azpikoan eta hirugarren 200m K-2an.
Aiora Irazu (Donostia Kayak K.E.), berriz, ezin izan da 23 urtez azpiko K-1 500 m-ko finalera igaro.
Orain, bateraezintasunen zain egon beharko dugu Munduko lehen eta bigarren kopara joango den taldea nola geratzen den osatua ikusteko, eta ondoren, Munduko kopako emaitzen baitan, Munduko eta Europako Txapelketarako sailkatzen.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21