Lau urre eta zilar bat Espainiako 1. Sprint kopan

Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) eta Higinio Rivero (Plentzia P.T.) bikain aritu dira, Verducidon jokaturiko, apirilaren 23an eta 24an, Espainiako Sprint Kopan.

Begoña Lazkanok K-1 500 metroko emakumezko senior mailan garaipena lortu zuen, oso helmugaratze estuan.

Higinio Riverok, bere aldetik, lau domina eskuratu zituen, urrezko 3, PV2 200m, PK2 500m eta PV2 500m eta zilar bat PK2 200m.

Aitor Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak) laugarren postua lortu zuen K-1 1000m proban. Iñigo Peña zumaiarrak (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) seigarren postua eskuartu zuelarik.

Nerea Garcia (S.D. Santiagotarrak) laugarren izan zen K-1 200m proban, hirugarren sailkatuarekiko oso gertu iritsi zelarik.


Proba hau nazioarteko lehen hitzorduetarako hautaproba zen, beraz, oso ondo hasi da eta espero dezagun hurrengo hitzorduetarako sailkatu berriak izatea.

Hamabost egunetan esprint olinpikoko bigarren kopa egingo da taldeko ontzietan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21