Neguko Bizkaiko Txapelketa

Joan den larunbatean, apirilaren 10ean, Neguko Bizkaiako txapelketa joaktu zen.
Taldekako sailkapenean, Barrika P.T. izan zen garailea, Getxo Kayak bigarren eta Plentzia P.T. hirugarren.
Banakako sailkapenean, gizonezko senior mailan, Xabier de Velasco (Getxo Kayaka) izan zen azkarrena, 23 urte azpikoen mailan, Aitor Uriarte (Getxo Kayaka) izan zen garailea. Gizonezko junior K-1ean, Eneko Dos Santosek (Plentzia P.T.) irabazi zuen eta kadeteetan K-1 Oier Labeaga (Barrika P.T.) izan zen irabazlea. Gizonezko beteranoetan K-1, Rafa Quevedo (Barrika P.T.) izan zen irabazlea.

Emakumezkoetan Irene Gana (Barrika P.T.) izan zen irabazlea 23 urte azpikoetan, Eider Irazu (Donostia Kayak K.E.) izan zen irabazlea emakumezko junior mailan, Hegoa Ocerin Bizkaiko txapelduna izan zelarik kategoria berean eta kadete mailan Haizea Urrejola (Getxo Kayaka) izan zen irabazlea.
C-1 kadete mailan Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) izan zen irabazlea.
Hurrengo hitzordua Bayolasen izango dute txikienek. Gazte Promesen Espainia eta neguko denboraldia amaitutzat emango dute, ur lasaietako sprint eta maratoiko estropadei hasiera emateko.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.