Zure taldekoak gara

www.euskadi.eus/somosdetuequipo

Tlfnoa: 688671000

Emaila: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

 

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak, Emakunderekin batera, kirol arloan sexu-gehiegikeria eta sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena artatzeko Euskadiko zerbitzua aurkeztu dute.  ‘Zure taldekoak gara’ goiburua erabilita, aipatutako problematika ekiditeko biktimei, haien inguruneari eta federazioei, klubei eta elkarteei laguntza ematea du xede. 
 
 
Emakundek eta Eusko Jaurlaritzak, kasu zehatz honetan Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak Zero Tolerantzia adierazi nahi dute horrelako egoeren aurrean. Kirol erakundeei eta batez ere biktimei laguntzeko eta mota honetako indarkeria saihesteko eta indarkeri horren aurka egiteko.   
 
Zerbitzuak informazioa eta aholkularitza eskainiko ditu telefonoz (ahotsa eta whatsapp) 688671000 zenbakian, deia beste edozein zenbakira aldatzeko aukerarekin, baita posta elektronikoz ere:  Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.. Gainera Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako webgunean kokatutako landing page baten bitartez, erabiltzaileek informazioa azkar jasotzeko aukera izango dute: www.euskadi.eus/zuretaldekoakgara   

Beharrezkoa denean, aurrez aurreko aholkularitza eskainiko da egoeragatik komenigarria dela uste izanez gero, eta pertsonak edo erakundeak onartuz gero, noski. Beti ere aurrez aurreko aholkularitzaren bidez babesa eta sostengua emango da, informazioa gehituko da eta, behar izanez gero, kontsulta egiten duen pertsonarentzat edo erakundearentzat egokiagoa izan daiteken beste esparru batera arazoa bideratuko da.
 
Arreta zerbitzua gaztelaniaz eta euskaraz eskainiko da 9:30etatik 14:30etara, astelehenetik ostiralera. Kirola egiten duten adin txikiko eta gazteei eta emakumeei zuzentzen zaie, baita beste kirol estamentuetan lan egiten duten emakumeei, entrenatzaileei, epaileei, teknikariei eta beste profesional batzuei ere; erakundeetako, federazioetako, klubetako eta kirol elkarteetako teknikari eta zuzendariei; eskola-zentroei eta IGEi, eta orokorrean gai honi buruz informazioa eta aholkularitza behar duten kirol arloko profesionalei.    

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21