Sevillak Neguko Espainiako Txapelketa hartu du beste behin, eta sei domina lortu dituzte lehiaketan parte hartu duten euskal palistek. Urre bat eta bost brontze.
Begoña Lazkano Guimerans (Donostia Kayak K.E.) hirugarren sailkatu zen emakume senior K-1 kategorian.

Beteranoen kategorian, Maite Etxabe Gabarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen Espainiako txapelduna 45-49 urteko emakume beteranoen kategorian.

Xabier Osa Aramendi klubeko kidea, hirugarren izan zen gizon beteranoen kategorian, 55-59 urteko mailan.
Raul Barba Vera (ATSS) hirugarren helmugaratu zen 60-64 urte bitarteko mailan.
Javier Perez Rodriguez (Getxo Kayaka) hirugarren izan zen 75-79 urte K-1 kategorian eta bere taldekidea, Ainhize Olaiz Villan, hirugarren emakume beteranoen kategorian 35-39 urtek mailan.





