Miren Lazkano urrea zilarra Seu d ‘Urgelleko Munduko Kopan

Seu d ‘Urgellen Slalomeko lehen Munduko Kopa jokatu da. Bertan, sei euskal kirolarik parte hartu dute, Miren Lazkanoren (ATSS) jarduna nabarmenduz, Kayak cross-eko trials-etan urrea eskuratu zuen C-1eko proban zilarra. Lehiaketa formatu berritzaile samarrarekin, non kayak cross-eko trials-ek pódium-era igotzeko aukea ematen zuten, eta slalom-ean berriz, sailkatze txanda egin ondoren finalera 12 onenak pasatzen ziren, sailkapen txandan zein finalean postu berean mantendu zen, zilarrezko domina eskuratuz.

Ez zen finalista bakarra izan, Maialen Chourraut (ATSS) emakumezkoen kayakean eta Pau Etxaniz (ATSS) gizonezkoen kayakean 7. Izan ziren, beraien probetan.

Leire Goñi (ATSS) 23. izan zen emakumezkoen kayakean, emaitza bera lortu zuen Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) emakume kanoan. Eta Oier Diaz gazteak (S.D.Santiagotarrak) zigor bikoitza izan zuen, +50ekoa, eta 62. postua lortu zuen.

Kayak crossean, ezin hobeto hasi zen Miren Lazkanorentzat, erlojupeko onena egin baitzuen, baina azkenean 17.a izan zen, konfrontazio mangetan.

Maialen Chourraut 26. izan zen eta Pau Etxaniz 27an.

Hurrengo geldialdia Paueko Munduko Kopa izango da ekainaren 13, 14 eta 15ean. Ostiralean hasiko da, kayakaren manga eta finalekin, gizonezkoak zein emakumezkoak. Larunbatean kanoen txanda izango da eta igandean kayak krosarena.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.