Ikerketa lana “Emakume Kirol Epaileak  Euskadin

Ikerketa hau Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan sustatutako beken deialdiari lotuta dago (2025).

Azterlan honen helburua da arbitrajearen eta kirol-epaien eremuan emakumeek dituzten erronkak, oztopoak eta aukerak aztertzea, eta kirolaren barruko erantzukizun-gune horietan emakumeak sartzea, bertan geratzea eta sustatzea erraztuko duten estrategiak identifikatzea.

Inkestan parte hartzea borondatezkoa, anonimoa eta konfidentziala da, eta 10-12 minutu behar dira, gutxi gorabehera. Bildutako datuak helburu akademikoetarako baino ez dira erabiliko, eta une oro bermatuko da informazioaren babesa eta parte-hartzaileak identifikatzeko ezintasuna.

Azterlanaren kodea: TI0741-1408

Galdesortarako esteka:

Emakume kirolariak Euskadin:

https://forms.cloud.microsoft/e/t1zztxTmDc

Aldez aurretik eskertzen dugu zure denbora, prestasuna eta lankidetza, funtsezkoak baitira Euskadiko kirolean genero-ekitateari buruzko ezagutzan aurrera egiteko.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email