Munduko Junior eta 23 urtez azpiko esprint txapelketa amaituta, parte hartu duten euskal palistek emaitza bikainak lortu dituzte.
Brontzezko domina Carla Corralentzat (S.D.Santiagotarrak) 23 urtez azpiko K-4 emakumezko 500 metroko proban. Kanporaketatik zuzenean finalera igaro ondoren, hirugarren izan ziren helmugan.

Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) zazpigarren izan zen 23 urtez azpiko K-2 emakumezko 500 metroko finalean, kanporaketa bigarren postuan igaro ondoren.
Aste honetan, senior mailako munduko txapelketara joango den taldea zehazteko hautaprobak jokatuko dira, baita Espainiako Sprint txapelketa ere.