Ur bareetako palista gazteenak Sevillara joan dira Promesas Gazteen Espainiako Txapelketa jokatzera.
Bi brontze lortu dituzte, Laia Elias Rivas (S.D.Santiagotarrak) C-1 emakume kadete A mailan eta Aimar Elias Rivasek gizonezko infantil B C-1ean, anai arrebek.

Final ugari ere izan dira, Julen Lucas Ausan (S.D.Santiagotarrak) zortzigarren izan da Infantil A K-1 mailako gizonetan, Mara Portero Ruiz zazpigarren izan da infantil A emaumezko C-1 mailan, Garikoitz Garcia Goikoetxea S.D.Santiagotarrak-ekoa ere zortzigarren izan da Infantil A gizonezko C-1 mailan, Unax Arrieta Viguria hamargarren izan da infantil B K-1 mailako gizonetan, Ana Aramburu Iglesias seigarren izan da emakume kadete B C-1 mailan, Oier Serrano Sutil, Aimar Lekuona Aizpurua eta Eneko Parada Gogorza, laugarren, seigarren eta zazpigarren hurrenez hurren gizonezko kadete B C-1 mailan. Suzanne Castro Witos (Getxo Kayaka) zazpigarren izan zen kadete B mailako emakumezko K-1 mailan.





