2026 Piraguismoko Erdi Mailako Ur bizietako Teknikarien Amaierako Ikastaroa


Euskal Kirol Federazioen Batasunak, Euskadiko Kanoe Federazioaren laguntzarekin, piraguismoko Erdi Mailako Ur bizietako Teknikarien Amaierako Ziklo Ikastaroa antolatuko du udazkenean.

Horretarako, lehenago, Kirolenek antolaturiko sarrera proba gainditu behar da. Sarrera proba irailaren 19 ospatuko da, horretarako abuztuaren 15etik irailaren 8ra bitartean egongo delarik izenemate epea zabalik. Honako lotura honetan egin behar delarik izenematea: https://kirolene.hezkuntza.net/es/sarbide-probak

Piraguismoko teknikarien prestakuntzak Erregimen Berezira igaro dira, eta hezkuntza-sistemaren parte dira. Euskal Kirol Federazioen Batasunak zentro baimendu gisa egiaztatuta, eta Euskadiko Piraguismo Federazioaren laguntzarekin, teknikarien ikastaroa emango du, araubide iragankorrean Ur bizietako 2. mailako entrenatzaile gisa ezagutzen zena.

Ikastaroari urriaren 30an emango zaio hasiera., bloke espezifikoarekin. Urriaren 23a baino lehen egin beharko delarik izenematea Euskal Kirol Federazioen Batasunean edo Euskadiko Kanoe Federakuntzan.
Arreta handia jarri behar da izena emateko epeekin, bai ikastaroarenarekin, bai sarrera-probarenarekin, bi izenemate ezberdin, bi epe ezberdinetan burutu behar bait dira.

Derrigorrezkoa da sarrera proba gainditzea ikastaroan burutu ahal izateko.

Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan Euskal Kanoe Federazioarekin, helbide elektroniko honetan: Info@euskalkanoe.eus edo 943051365.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.