Adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria
2016ko martxoaren 1etik beharrezkoa da adingabekoekin lan egiten duten langile edota boluntario guztiek adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria ateratzea Adingabeak babesteko legeak eta boluntariotza lege nerriak eskatzen duten bezala. Helburua adingabekoak babestea da eta arrisku egoerak saihestea.
Zer da aurrekari penalen ziurtagiria? Pertsona batek sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria da.
Zergatik? Adingabeak babesteko legeak eta boluntariotza lege berriak agintzen dutelako.
- Zertarako? Adingabeak babesteko aurreikusi den segurtasun neurria da. Arrisku egoerak saihesteko helburuarekin, delitu hau bete izan duten pertsonen erregistro bat sortu eta osatuko da.
- Nork eskatu behar du? Adingabekoekin lan egiten duten langile edota boluntario guztiek. Orain arte beharrezkoa izan ez bada ere, martxoaren 1etik aurrera, indarrean dagoen izapidea da.
o Norbanako eskaera:
- Eskaera-orria behar bezala beteta entregatzea
- 18 urteak beteta izatea. (*eskatzailea adingabea bada, guraso edo tutoreek bere izenean eskatu beharko dute).
- A.N espainiarra izatea.
- Atzerritarren kasuan, jatorrizko herrialdearen ziurtagiria eskatu beharko dute. Egokiena, herrialdeko enbaxadarekin harremanetan jartzea da, ziurtagiria gaztelaniara itzulita eta konpultsatua egon behar delako.
o Taldeko eskaera:
- Administrazio Publikoan lan egiten dutenek Administrazioari informazio hori eskuratzeko baimena ematearekin nahikoa da.
- Elkarte edota enpresetako langile eta boluntarioen kasuan ordezkari bat izendatzeko aukera dago. Ordezkari honek, eskaera bakarra helaraziko dio Lurraldeko Justizia Gerentziari.
- Gutun bitartez egiten bada: gutun-azalean Adingabekoekin Lan egitea (Elkartutako prozesua) adierazi.
- Informazioa eskatzeko, ordezkatzen dituen pertsona guztien baimena.
- Gutun-azalean NAN guztien fotokopia konpultsatu edota elkartearen zigiluarekin.
- Ordezkariaren agerraldi-dokumentua.
- Excel dokumentua (pendrive edo CD batean) eskatzaile guztien datuekin.
- Datuak baieztatzean elkarte/enpresari helaraziko zaizkio eta daturen batean akatsa aditu ezkero ziurtagiriak luzatzen dituen bulegoak interesatuarekin jarriko da harremanetan, horiek zuzentze aldera.
- Internet bitartez egiteko.
Nola lortu ziurtagiria
- Justiziako Lurralde Gerentzietan. Euskal Herri mailan Bilbon eta Iruñan dute egoitza. Beherago azaltzen diren bi bulego hauetara hurbilduta modu presentzialean egin dezakezu kudeaketa eta ziurtagiria momentuan lortu. Horretarako, formularioa behar den bezala bete eta N.A.Naren fotokopia besterik ez duzu eraman behar.
- Gobernuko ordezkaritza eta azpiordezkaritzetan. Esaterako, Bilbo eta Iruñako ordezkaritzez gain Gasteizen eta Donostian azpiordezkaritza bulegoak daude (modu presentzialean) eginbeharreko gestioak errazten dituztenak Bilbon zein Iruñara joan behar izatea ekidinez. Hauek dira bulegoak:
- Posta bidez. Kasu honetan, formularioa behar bezala bete beharko duzu eta honekin batera N.A.N-aren FOTOKOPIA KONPULTSATUA (konpultsatzeko, funtzionario batek egin behar du; udaletxean, udaltzaingoan… ). Gutunazala prest izatean, hartzailea zehaztu behar da: Justiziako Lurralde Gerentziak, Bilbo edo Iruña kasu honetan. Zure eskaera jaso bezain laster SMS bat helduko da zure mugikorrera. bertan ematen dizuten kodearekin zure ziurtagiria lortuko duzu interneten bitartez. PDF dokumentu bat izango da eta behar beste aldiz erabili ahal izango duzu.
- Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuaren bitartez. Eskaera eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuaren bitartez egin daiteke. Horretarako formularioa behar bezala bete eta N.A.N.aren fotokopia originalarekin batera eraman behar da bertan ziurtatzeko. Zuzenean zerbitzutik helarazten dute eskaera Justiziako Lurralde Gerentziara. OSO GARRANTZITSUA DA HARTZAILEAREN HELBIDEA ZEIN DEN ZEHAZTEA (BILBO edo IRUÑA ) kasu batzuetan madrilera bidali dituzte eskaera eta ez dira heldu. Ziurtagiria lortzeko posta bidez bezala, eskaera jasotzen dutenean zure mugikorrera SMS bat helduko da eta webgunearen bitartez jasotako kodea sartu eta zure ziurtagiria lortuko duzu PDF formatuan beharbeste aldiz inprimatu eta erabiltzeko.
- Internet bitartez. Eskaera on-line egitea da biderik azkarrena baina horretarako N.A.N. irakurgailu bat behar da eta dokumentuaren pasahitza eskura izatea.
- Zerbait ordaindu behar da? Ez, ziurtagiri hau DOAKOA da.
- Nola eskatu daiteke?
o Aurrez-aurre Justiziako Lurralde Gerentzietan (9:00-14:00).
o Posta bitartez.
o Internet bitartez.
- Zenbateko iraupena? Legeak ez du iraungitze datarik zehazten. Eta araudirik zehazten ez den bitartean enpresa edo elkartearen eskura dago erabakitzea eguneratzearen egokitasuna aurreikustea.
- Eskaera egiten den momentutik ziurtagiria jaso artean kalkulatzen den denbora:
o Aurrez aurrekoen kasuan, momentuan egiten da.
o Posta bitartez, hilabeteko epeak ematen ari dira.
o Taldeko eskaeren kasuan ez dugu daturik.