Euskal Selekzioen Gala

Urte amaitzear dago eta ekitaldiak ugaritu egiten dira. Oraingoa, 2024ko Euskal Selekzioen Gala ospatu zen atzoko egunean, abenduaren 9an, Donostiako Aquarium-ean.

Gure ordezkarien artean, Sergio Arana Presidentea, Kayak Surf-eko Euskal Selekzioko Munduko Txapeldunen ordezkariak, Odei Etxeberria, Ainhoa Tolosa, Olatz Garmendia, Edu Etxeberria eta Txema Carreto, azken hau, Kayak Surf-aren ordezkaria Euskal Kanoe Federakuntzako Zuzendaritza Batzordean. Natalia Aramayo Itsas-Kayakeko ordezkaria ere bertan izan zen, hala nola, Irati Osa, Zumaiako piragüista, aurten Europako Txapeldun izendatu zena maratoiko modalitatean. Slalom-eko ordezkariak ezin izan zuten bertan egon, kontzentrazio batean burubelarri entrenatzen egoteagatik.

Hurrengo gala, Basque Team-ekoa izango dugu, modalitate olinpikoekin.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email