Azkenik, zenbait atzerapenen ondoren, kayak surfeko Euskadiko Kopako lehen proba jokatu ahal izan zen martxoaren 3an, igandean.
Junior mailan HP Eki (RCNSS9 Otegi lehen postua eskuratu zuen eta IC mailan Daniel Fernandez bere taldekidea. Beteranoen artean, Master HPn, Txema Carreto (Mundaka) izan zen irabazlea. Open HP mailan Odei Etxeberria (RCNSS) izan zen lehen sailkatua eta IC mailan Aiur Illarreta. 23 urtez azpikoetan Aimar de la Fuentes (Barrika P.T.) izan zen irabazlea.
Emakumeen artean, Olatz Garmendiak (RCNSS) irabazi zuen HPn eta Ainhoa Tolosak (ATSS) ICn.
Hurrengo hitzordua martxoaren 16-17ko asteburuan izango da, Lekeition.