Itsasoko Kayakeko Liga Nazionala Mallorcan jokatu den lehen probarekin hasi da, eta bost izan dira euskal palistek lortutako dominak.
Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea 45-49 urteko emakume beteranotan. Gainera, Eñaut Aizpuruarekin batera, K-2 mixto beteranotan garaile izan ziren.
Irene Gana (Barrika P.T.) hirugarren izan zen senior K-1 emakumezkoetan, eta Class Paul Gebhardt klubeko kideak ere brontzezko domina eskueratu zuen senior K-1 gizonezkoetan.
Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) hirugarren postuan sailkatu zen gizon beteranotan K-1 45-49 urtetako mailan.