Getxo Kayakak bi zilar irabazi ditu Dragoi Ontziko Espainiako Txapelketan; Donostia Kayak modalitatean estreinatu da

Dragoi Ontziko 200 metroko Espainiako X. Txapelketa · Lugo · 2026ko uztailaren 4a eta 5a

Getxo Kayakak bi zilar irabazi ditu Dragoi Ontziko Espainiako Txapelketan; Donostia Kayak modalitatean estreinatu da

Euskal bi klubek parte hartu zuten uztailaren 4an eta 5ean Lugon jokatutako Dragoi Ontziko 200 metroko Espainiako X. Txapelketan. Getxo Kayakak zilarrezko bi domina lortu zituen —Open PD1 (DB10) finalean eta Emakume Seniorren (DB20) finalean—; Club Donostia Kayak KEk, berriz, Senior Mistoen DB10 erlojupeko proban lehiatu zen. Gainera, La Voz de Galicia egunkariak artikulu bat eskeini zion Donsotiako klubeko kide bati. Hemen irakur dezakezue.
🥈 Zilarra — uztailak 4
Open PD1 · DB10 · 200 m
1:05,15
+3,73 s urrearengandik (Club Piraguismo Extremadura)
🥈 Zilarra — uztailak 5
Emakume Seniorrak · DB20 · 200 m
1:05,57
+3,72 s urrearengandik (Real Círculo Labradores)

Open PD1 DB10 finala — Zilarra larunbatean

Uztailaren 4an, larunbatez, Getxo Kayakako Open PD1 mailako hamar palistako ontziak 1:05,15eko denborarekin amaitu zuen bigarren postuan. Club Piraguismo Extremadurak irabazi zuen urrea 1:01,42ko denborarekin, eta Getxo Kayaka 3,73 segundora sailkatu zen. Brontzea Club Deportivo Sevilla Dragón taldearentzat izan zen.

# Kluba Denbora Aldea
Club Piraguismo Extremadura 1:01,42
Club Piraguismo Getxo / Getxo Kayaka 1:05,15 +3,73
Club Deportivo Sevilla Dragón 1:06,25 +4,83

Emakume Seniorren DB20 finala — Zilarra ontzi handian

Hurrengo egunean, uztailaren 5ean, igandez, Getxo Kayakako palistak berriro uretaratu ziren 20 palistako ontziarekin jokatutako Emakume Seniorren mailan. Emaitza berriro ere bikaina izan zen: 1:05,57, Real Círculo Labradores talde irabazlearengandik 3,72 segundora. Bigarren zilarrezko domina honek Bizkaiko klubak modalitate honetan duen maila berretsi zuen.

# Kluba Denbora Aldea
Real Círculo Labradores 1:01,85
Club Piraguismo Getxo / Getxo Kayaka 1:05,57 +3,72

Senior Mistoen DB10 200 erlojupekoa — Donostia Kayak (14.) eta Getxo Kayaka (17.)

Senior Mistoen DB10 erlojupeko proban, Club Donostia Kayak KEk 200 metroak 58,95 segundoan osatu zituen (14. postua, lehen sailkatuarengandik +6,07 s), honako taldekide hauekin: Beñat Alkain, Iker Rubio, Itxaro Zumarraga, Markel Valencia, Beñat Mozo, Haizea Montero, Iraitz Izagirre, Ekai Iraeta, Oier De Frutos eta Eñaut Beaumont. Getxo Kayaka 17. izan zen proba berean, 1:02,47ko denborarekin.

# Kluba Denbora Aldea
14º Club Donostia Kayak KE 58,95 +6,07
17º Club Piraguismo Getxo / Getxo Kayaka 1:02,47 +9,59
Getxo Kayakak zilarrezko bi domina eskuratu ditu DB10 eta DB20 finaletan. Donostia Kayakek, berriz, euskal ordezkaritza izan du modalitate mistoan.
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.