Zilarrezko domina S.D.Santiagotarrak taldeko K-4 emakumezko kadeteentzat Espainiako JJPP Sprint txapelketan

Pasa den asteburuan, Trasonako urtegian, Gazte Promesen Espainiako Txapelketa jokatu zen formatu berriarekin, txikienek parte hartu gabe, kadete mailako kirolariak bakarrik.

S.D.Santiagotarrak taldeko Eider Cecilia, June Arrastua, Nerea Egiguren eta Katixa Franco emakumezko kadete K-4 500mko proban bigarren izan ziren. Euskal palistek Txapelketan lortutako domina bakarra izan zen. Final gehiago izan ziren. Laia Elias (S.D.Santiagotarrak) seigarren sailkatu zen C-1 Kadete mailan. Eider Cecilia eta June Arrastua zortzigarrenak izan ziren kadete mailako K-2 taldean.

Asteburu honetan gure lehiaketen txanda izango da, ekainaren 26an, larunbata, Bidasoako Jaitsiera ospatuko da eta igandea 27, Urolako Igoera eta Jaitsiera.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.