9 domina Espainiako Maratoi Erdiko txapelketan

Urre bat, lau zilar eta lau brontze dira Espainiako Maratoi Erdiko Txapelketan lortutako dominak.


Irati Osa eta Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan dira garaile K-2 Mixto Senior kategorian.


Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) bigarren izan ziren K-2 Misto beterano kategorian.


Xabi Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) bigarren izan zen gizon beteranoen kategorian 50-54 urtetako mailan.


Ian Anatol eta Ruben de la Fuente (S.D.Santiagotarrak) bigarren izan ziren K-2 gizonezko juniorretan. Eneritz Aizpiolea eta Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak) ere bigarren izan ziren kadete mailako K-2 emakumezkoetan.

 

Eider Amudarain (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan zen 23 urtez azpiko K-1 emakumezkoetan, Ane Amostegi eta Naroa Larrarte klubeko kideak hirugarren izan ziren K-2 junior emakumezkoetan. Oihan Arrondo eta Maite Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) brontzezko domina izan ziren K-2 kadete mistoan eta Iker Castaño eta Pablo Muiñoren C-2 kadetetan ere hirugarren izan zen.

 

 

 

Hurrengo hitzordua ekainaren 11n Barrikan jokatuko den Euskadiko Ibaien Kopako 2. proba izango da.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.