Frantziako Foix hirian jokatu da junior eta 23 urtez azpikoen Slalom-eko Munduko Txapelketa, euskal palisten partaidetza zabalarekin. Ezin hobeto hasi zen zilar eta brontze banarekin patruilen arteko lehian.
S.D.Santiagotarrak taldeko palista gaztea, Oier Diaz, protagonista izan da, bi patruila juniorretan C-1 eta K-1-an arituz, zilarra eta brontzea eskuratuz, hurrenez hurren. C-1eko patruilan, Oihan Deus (ATSS) izan zuen lagun.
Oier Diaz, K-1 juniorrean 9. postuarekin hasi zen sailkatze txandan, finalerdietan hirugarren denborarik onena eginez. Finalean seigarren amaituz.

Zenbait kategoriatan finalak jokatu dituzte jada, euskal palisten artean zorte desberdina izan dutelarik.
Leire Goñi (ATSS) 23 urtez azpiko K-1 emakumetan, sailkapen txandan denborarik onena egin ondoren, finalerdian +50 batek domina aukera guztietatik kanpo utzi zuen, 29. postuan amaituz
Haizea Segura (ATSS) zazpigarren izan zen emakumezko 23 urtez azpiko K-1 mailako kanporaketan, zortzigarren finalerdietan, lehiaketa 12. postuan amaituz, finalean, +50eko penalizazioa jasan ondoren.
Maite Goñi (ATSS) 23 urtez azpiko K-1 emakumezkoetan, 37. izan zen.
Patruiletan, 23 urtez azpiko emakumeek domina ukitu zuten, laugarrenak izanez.
Ainara Goikoetxeak (ATSS) 35. postuan sailkatu zen junior mailako K-1 emakumezkoetan. Eta Ainhoa Segura bere klubkidea 48. postuan. Patruiletan, zazpigarrenak izan ziren.
Malen Gutierrez (ATSS) 14. izan zen 23 urte azpiko C-1 mailan. Nora Lopezek (ATSS), bere aldetik, +50eko zigorra jasan zuen eta ezin izan zuen finalerdietara pasa maila bereko 36. Postua eskuratuz. Patruiletan bosgarren izan ziren.
Alex Segurak (ATSS) 23 urtez azpikoen C-1 proba jokatu zuen, sailkapen txandan 18. sailkatu ondoren. Markel Imaz (ATSS) klubeko kidea 21. izan zen. Patruilan 16º izan ziren.
Kanoa juniorretan Ainara Goikoetxea (ATSS) bederatzigarren izan zen sailkatze txandan eta bere klubeko kidea, Ainhoa Segura, 20. biak finalerdietara pasatuz. Patruilan podiumetik gertu egon ziren, laugarren postuan amaituz.
Gizonezkoen kanoa juniorrean, Oier Diazek (S.D.Santiagotarrak) hirugarren denborarik onena egin zuen eta Oihan Deus (ATSS) 29. Sailkatze mangan.
Gaur kanoen txanda izango da, finalaurrekoekin eta finalekoekin.
Astebururako kayak cross-ari bide ematea.