Ostegunean, hilak 15, eman zaio hasiera Europako Slalom Txapelketari, patruilen arteko lehiarekin, eta ezin zuen hobeto hasi.

Zilarrezko domina Maialen Chourraut (ATSS) eta Leire Goñirentzat (ATSS) neska kayakistentzat, Laia Sorribes palista katalana taldekide izanik.
Pau Etxaniz (ATSS), David Llorente eta Miquel Trave kayakisten patruila osatu dute eta hirugarren postua eskuratu dute.

Kanoetan, emakumeek ez dute parte hartu eta Oier Diez (S.D.Santiagotarrak) seigarren izan da.
Bihar K-1 eta C-1 kanporaketen txanda izango da.
Larunbatean finalaurrekoak eta finalak eta igandean kayak krosa.