Kadete mailako esprinteko palistak Trasonara joan dira euren mailako Espainiako Kopa jokatzera.
Bi domina lortu dituzte, zilarra Laia Eliasek eta Rodrigo Revengak (S.D.Santiagotarrak) C-2 mistoan eta brontzea emakumezko K-4ak June Arrastua- Eider Cecilia- Nerea Egigurenek eta Katixa Francok (S.D.Santiagotarrak) eskuraturikoa.
Kluben azken sailkapenean, S.D.Santiagotarrak parte hartu duten laurogeita hiru klubetatik Top-10ean sartu ahal izan da.
Kluben azken sailkapenean Atletico San Sebastianek bigarren postua lortu zuen eta S.D.Santiagotarrak laugarrena.