Zazpi domina slalomeko 23 urtez azpikoen eta juniorren Munduko Txapelketa

Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) izan da txapelketako protagonista nagusia lau dominekin. Munduko txapelduna C-1 gizonezkoetan juniorretan, zilarra kayak crossetan eta patruila gizonezko C-1 juniorretan eta brontzea gizonezko junior patrulla K-1 -ean. K-1 juniorrean ere finalista izan zen,seigarren sailkatuz eta zazpigarren izanzen banakako kayak krosean. Zalantzarik gabe, txapelketa ahaztezina talentu gaztearentzat.

Baina ez zen domina lortu zuen bakarra izan, Alex Segurak (ATSS) brontzea lortu zuen 23 urte azpiko C-1ean.

Oihan Deus (ATSS) Oierrekin batera junior mailako C-1 patruilanaritu zen, zilarrezko domina lortuz.

Eta Ainara Goikoetxea (ATSS) brontzea lortu zuen kayak crossean.

Ez ziren emaitza garrantzitsu bakarrak izan, final gehiago izan baitziren. Ainara Goikoetxea (ATSS) zazpigarren izan zen C-1ean. Haizea Segura bosgarren izan zen kayak cross-en eta 12. 23 urtez azpiko K-1 emakumezkoen finalean. Ainhoa Segura (ATSS) 10. izan zen C-1ean.

Haizea Segura, Leire Goñi eta Maite Odriozola Laugarren izan ziren, 23 urtez azpiko K-1 emakumeen patruilan,. Ainara Goikoetxea eta Ainhoa Segura ere laugarren izan ziren c-1 mailako emakume juniorren patrullan. Nora Lopez (ATSS) eta Malen Gutierrez bosgarren izan ziren 23 urtez azpiko emakumezko C-1 patruilan.

Atseden hartzeko ia denborarik gabe, hilabete amaieran Europako Txapelketari aurre egin beharko diote Solkanen.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.