Zazpi domina lortu dituzte euskal palistek Alacanten egin den itsas kayakeko Espainiako hirugarren kopan. Bost urre, zilar bat eta brontze bat eskuratu dituzte.

Lehen postua eta urrezko domina Oier Aizpuruarentzat (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) gizon beteranoen kategorian 45-49 SS1, Roland Lebeau (Pasaia Kayak 2006 K.K.) izan zen irabazlea 55-59 urte SS1 kategorian, Martin Vallejok (ATSS) gauza bera egin zuen 65-69 urtetan, Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) urrezko bi dominekin itzuli zen, Emakume beteranoen kategorian 45-49urte SS1 eta Mistoan SS2 irabazi ondoren Eñaut Aizpuruarekin batera.

Zilarrezko domina Ion Carrascosorentzat izan zen (Pasaia Kayak 2005 K.K.) eta brontzezko domina Eñaut Aizpuruarentzat (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) gizon beteranoan 45-49urte.