Urolako igoera-jaitsiera etxean geratu da

Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.k irabazi du Urolako Igoera-Jaitsiera igandean, uztailaren 27an jokaturikoa.

Banakako emaitzei dagokienez, kadete mailako K-2 maila mistoan Itxaro Yue Zumarraga eta Oier Lucas (Donostia Kayak K.E.) izan ziren azkarrenak. K-2 mistoan Juniorrean, Iker Boe eta Marina Giralda (C.P.Antares) izan ziren lehenengo sailkatuak. Senior mistoan, Irene Gana eta Rafael Quevedo (Barrika P.T.) izan ziren irabazleak.

Kadeteen mailan K-1, Iraitz Izagirre (Donostia kayak K.E.) izan zen irabazlea, kadeteen K-2 mailan Ibai Aramburu eta Thomas Heitzmann (S.D. Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak. Kanoa kadetean, Rodrigo Revenga izan zen irabazlea. SS-1 Kadete mailan, Oinatz Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen irabazlea. Gizonezko juniorretan Alfonso Nuñez (C.N. Helios) izan zen irabazlea, K-2an Xabat Bergara eta Asier Aizpurua.

Senior K-1 mailan, Diego Fernandez (Los Cuervos K.P.) izan zen irabazlea. K-2 seniorretan, Aimar Amundarain eta Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren azkarrenak. Kanoa seniorretan, Javier Herrera (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua. Gizonetan 23 urtez azpiko K-1, Unai Amostegi bere taldekidea izan zen irabazlea. Gizon beteranoetan -50 K-1, David Machado (Los cuervos K.P.) izan zen irabazlea. K-2 -50 beteranoetan, Alejandro del Val eta Pedro Angulo (C.P. Antares) izan ziren azkarrenak. SS-1 -50 mailan, Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea. Gizon beteranoetan +50 K-1, Marco Antonio Santos (C. Fuentes Carrionas) izan zen azkarrena eta K-2 + 50 beteranoetan, Iñaki Perez eta Luis Carnero (Barrika P.T.). C-1 beteranoan +50, Julio Cesar Santos (C. Fuentes Carrionas) izan zen irabazlea. SS-1 +50 kategorian, Ignacio Ibarra (Barrika P.T.) izan zen azkarrena.

Emakumezko kadeteetan K-1, Ekai Iraeta (Donostia Kayak K.E.) izan zen irabazlea, k-2an Katixa Franco eta Irati Escribano (S.D.Santiagotarrak) izan ziren lehenak hemugaratzen. Emakumezko juniorretan K-1, Ana Martinena izan zen azkarrena eta K-2 juniorretan Izar Libano eta Saioa Perez (Getxo Kayaka) emakume seniorretan K-1, Eider Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen garaile, senior emakumea K-2, Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eta Eva Barriosek (Diurius Zamora) osatutako ontzi konbinatua. Emakumez 23 K-1 azpikoa, Aiora Irazu (Lugoko Ziudadekoa) izan zen irabazlea. Beteranoen artean, K-1 -50ean, Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen azkarrena, SS-1 +50ean, Svetlana Kapisovska (Marlines de Lanzarote).

Asteburu honetan, Españako Sprint Txapelketa ospatuko da, senior y junior mailan.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.