Euskadiko Kanoe Federazioaren hauteskunde prozesua amaituta, Sergio Arana Alonso, bere Zuzendaritza Batzordearekin batera, Federazioko presidente izendatu dute datozen lau urtetarako. Zuzendaritza Batzordea honako hauek osatuko dute:
Iker Ekaitz Libano Salas, lehendakariordea, teknikarien estamentua ordezkatuz.
Uxue Santiago Martinez Diruzaina, arbitroen estamentua ordezkatuz.
Natalia Aramayo Rico, Idazkaria, kirolarien ordezkari.
Jone Otaño Aguinaga, batzordekide gisa, klubak ordezkatuz, S.D.Santiagotarrak-en ordezkari gisa.
Sergio Arana Federazioko presidentea izan da azken lau urteetan. Eta orain, bere hautagaitza aurkeztu den bakarra izan ondoren, hurrengo ziklorako hautatu dute berriro ere.