Joan den igandean, maiatzak 11, Espainiako Ibaietako-Txapelketa ospatu zen Tajon, Aranjuezen, eta sei domina lortu zituzten euskal palistek.
Bi urre, hiru zilar eta brontze bat.
Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) lortu zuen lehen postua emakume senior K-1 kategorian. June Arrastua eta Katixa Franco (S.D. Santiagotarrak) podiumeko gorenera ere igo ziren kadete mailako K-2 kategorian.
Zilarra Eider Ceciliarentzat (S.D. Santiagotarrak) K-1 emakume kadetean, Ana Martinenarentzat (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) K-1 emakume juniorretan eta K-2 mistoa Eñaut Aizpuruak eta Maite Etxaberentzat (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.).
Brontzezko domina Josefa Molinarentzat (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen, 23 urtez azpikoen K-1 kategorian.
Kluben araberako sailkapen orokorrean, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. bosgarren izan zen.