Miren Lazkano eta Leire Goñi Pragako Munduko Kopako finalean

Slalom-eko Munduko hirugarren Kopa ospatu da Pragan, non etorkizunerako formatu berri bat, slalom motza, proban jarri den. Formatu laburrean, ate erdiak, gutxi gorabehera eta denbora erdia erabiliz lehiatuz, proban jarri da, etorkizunari begira.

Bien bitartean, munduko kopari dagokionez, Miren Lazkano (ATSS) finalerako sailkatu zen berriro, nahiz eta kasu honetan seigarren izan C-1ean.

Leire Goñik (ATSS), bere aldetik, lehen aldiz lortu zuen final absolutu bat K-1 mailan, hamabigarrena izan zelarik. Maialen Chourraut (ATSS) finalaren atarian geratu zen hamahirugarren izanik.

Pau Etxaniz (ATSS) hemeretzigarren izan zen K-1ean, finalera sartu ezinik. Eta Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak), bi +50 ondoren, ezin izan zuen finalera sartu 40. Izanik.

Kayak cross-en, etzen zorterik egon, Maialen Chourraut izan zen onena, final laurdenetara iritsita eta hamabosgarren postuan. Miren Lazkano 27.a izan zen eta Pau Etxaniz 59.a Time Trialsetan.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.