Lazkano, Etxaniz eta Chourraut domina Munduko Kopan

Munduko Kopa Seu d ‘Urgellen ospatu ondoren, asteburu honetan II Munduko Koparen txanda zen Pauen eta emaitzak ikusgarriak izan dira.

Urrea Miren Lazkanorentzat (ATSS) eta Pau Etxanizentzat (ATSS) kayak krosean. Eta Maialen Chourrauten (ATSS) brontzea gehitu behar da,kayak crossean baita ere.

Domina hauetaz gain, Miren Lazkano bosgarren izan zen C-1ean. Maialen Chourraut hamabosgarren izan zen finalaren atarian geratuz, sailkapen sistema berri honekin, non sailkatze txandaren lehen jaitsieraren ondoren, hamabi denborarik onenak bakarrik sailkatzen diren finalerako. Oier Diez (S.D.Santiagotarrak) kanoa gazteak bere lehen finala lortu zuen maila absolutuan, junior izan arren, hamargarren postu bikaina lortuz.

Klara Olazabal hogeita hirugarren izan zen C-1ean eta Leire Goñi deskalifikatu egin zuten.

Hurrengo hitzordua Pragako Munduko Kopa izango da ekainaren 27tik 29ra. Bitartean, Promesa Gazteen II. Espainiako Kopa ospatuko da San Miguelen.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.