Jarduera fisikoan eta kirolean indarkeria, intolerantzia eta diskriminazioa prebenitzeko eta zigortzeko erregelamendua onartu da

Euskadiko Kanoe Federazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzarekin, kirolean indarkeria-, intolerantzia- eta diskriminazio-ekintzak prebenitu, ikertu eta, hala badagokio, zehatzeko, arreta berezia jarriz ekintza horiek adingabeen, nerabeen eta emakume helduen aurkakoak direnean.

Horretarako, kirolean indarkeria, intolerantzia eta diskriminazioa prebenitzeko eta zehatzeko Erregelamendua onartu da, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak horretarako ezarritako ereduari jarraituz.

Euskal Kanoe Federazioak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzarekin lankidetzan jardungo du, Euskal Kirol Federazioen Batasunarekin lankidetzan, kirolean indarkeria-, intolerantzia- eta diskriminazio-ekintzak prebenitzeko.

Euskadiko Kanoe Federakuntzak Konfiantzazko pertsona bat eta adingabeak babesteko delegatu bat izango du, jorratzeko zer indarkeria, intolerantzia eta diskriminazio jasan dezaketen helduek edo adingabeek kirol-arloan. Pertsona bakarrak egin ahal izango du lan hori, eta berak izan beharko du Euskadiko Federazioaren bozeramalea eta arduraduna Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren aurrean, kirol- eta federazio-jardueren eremuko gai guztietan. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak zer informazio-, prestakuntza- edo birziklatze-jardunaldi antolatzen dituen Euskal Kirol Federazioen Batasunaren bitartez, haiek guztietan parte hartu beharko du federazio-arduradunaren figurak, bakarrak ala biek, figura horiek lantzen baitituzte kirol-arloko indarkeria-, intolerantzia- eta diskriminazio-gaiak.

Federazioaren Konfidantzazko Pertsona eta Babeserako delegatua honakoa da:

  • Olatz Alkorta Agirregabiria (EKF-tzako Idazkaria)

JARDUTEKO PROZEDURA

Kasuren baten susmorik izanez gero, edozein pertsona jarri ahal izango da harremanetan Euskadiko Federazioko konfiantzazko pertsonarekin eta babes-ordezkariarekin goian adierazitako kanalen bidez; adierazi ahal izango du zer kezka duen, eta egoera arinak ebatzi ahal izango ditu, edota zalantzak kontsultatu.

Era berean, nahi duten pertsonek edo konfiantzazko pertsonek eta babes-ordezkariek aukera izango dute zuzenean harremanetan jartzeko “Zure Taldekoak Gara” Eusko Jaurlaritzak eta Basque Teamek sortutako zerbitzuarekin; izan ere, zerbitzu hori sortu da prebenitzeko indarkeria, sexu-jazarpena eta jazarpen sexista, eta haur, nerabe eta emakumeak artatzeko, eta gai horiei buruzko aholkuak emateko. Zerbitzu horretan, entzun egingo diete, eta adieraziko diete zer baliabide dauden kasu bakoitzerako.

 

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Kirol Zuzendaritzak Euskadiko Federazioaren esku jarriko du Kirol-arloko Indarkeriaren, Intolerantziaren eta Diskriminazioaren kontrako Diziplina Batzordea (KIIDDB). Batzorde hori Euskal Kirol Federazioen Batasuneko zerbitzu espezializatu bat da, profesional-talde batek osatua, zeinak diziplina-espediente zehatzaileak ikertu, izapidetu eta ebazteko lanak egingo baititu arau-hausterik dagoenean kirol-arloko indarkeria, intolerantzia eta diskriminazioa dela-eta; betiere, auziak federazioaren arlo subjektibo, material eta objektiboaren esparrukoak badira

Prozedura formala hasiko da dagokion salaketa aurkezten denean. Salaketa hori biktimak berak aurkeztu ahal izango die Euskadiko Federazioko konfiantzazko pertsonari eta babes-ordezkariari edota Zure Taldea Gara zerbitzuari; era berean, salaketa hori beste edozeinek ere jarri ahal izango du, baldin eta kirol-arloko indarkeria-, intolerantzia- edo diskriminazio-egoera baten berri edo susmoa badu.

Kasua KIIDDB Kirol-arloko Indarkeriaren, Intolerantziaren eta Diskriminazioaren kontrako Diziplina Batzordera bideratuko da.

  1. Egoerak: jokabideek falta astunak edo oso astunak eratzen dituztenean, edo biktimak, prozedura informal batetik igaro ondoren, ez duenean konponbiderik lortzen edo salatutako jokabideak behin eta berriz gertatzen direnean.
  2. Helburua: salaketari buruzko ikerketa-prozesu formal bat garatzea.
  3. Amaiera: salaketa artxibatzea, edo diziplina-neurriak edo –hala badagokio– neurri zuzentzaileak ezartzea, bai Federazioko diziplina-araubidean, bai egitateak gertatu diren entitateko lan-harremanen edo boluntariotza-harremanen eremuan.

Araudia

Jarraibideak, nola jardín Kirol-arloko indarkeria, intolerantzia eta diskriminazioaren aurrean

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.