Igandean Zumaian Gipuzkoako Itsas-kayak Txapelketa jokatu zen, etxekoek kluben sailkapen nagusian garaipena eskuratuz. Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K. lehenengo izan zen, bigarren Donostia Kayak K.E. eta hirugarren Pasaia Kayak 2005 K.K. izan zen.

Banakako emaitzei dagokienez, K-2 mixtoan Irati Osa eta Aimar Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan ziren garaileak. Gizonezko kadeteetan, lehen sailkatua Favila Velasco (C.P. El Sella) eta Gipuzkoako Txapeldun Oinatz Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.). Gizonezko juniorretan, Asier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen garailea. Senior mailan Oier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.), 23 urtez azpiko mailan Pablo Roso (C.P. El Sella) izan zen lehen saillkatua eta Gipuzkoako Txapeldun, Haritz Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.). 50 urtetik beherako beteranotan, Fernando Gomez (C.P. Santander) izan zen irabazlea eta Gipuzkoako Txapeldun, Iñaki Fernandez (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.). OC-1 50 urtetik beherako gizonezko beteranotan, Asier Esnal (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen irabazlea. 50 urtetik gorako beteranotan, Jose Mari Villagarcia (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea.
Emakumezko juniorretan, Ana Martinenan (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen azkarrena. Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) 50 urtetik azpiko beteranotan izan zen garaile eta Cristina Iraeta (ATSS) 50 urtetik gorako emakumezko beteranotan.