Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K Euskadiko Maratoi Txapelduna

Jarduera askoko asteburuan, ekainaren 21ean, larunbata, Euskadiko Maratoi ospatu zen Zumaian. Kluben araberako sailkapen nagusian, etxekoak garaile, S.D.Santiagotarrak atzetik eta Getxo Kayaka hirugarren.

Banakako emaitzei dagokienez, kadete mailako K-2 mistoan, Itxaro Yue Zumarraga eta Oier Lucas (Donostia Kayak K.E.) izan ziren lehen sailkatuak, junior mailako K-2 mistoan Jone Palenzuela eta Andoni Dieguez (S.D.Santiagotarrak) izan ziren helmuga gurutzatu zuten lehen ontzia, eta senior mailako K-2 mistoa, Iñigo Lois eta Josefa Molina (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K) izan zen azkarrena.

Kadete K-1 mailan, Iraitz Izagirre (Donostia Kayak K.E.) izan zen azkarrena, kadete K-2 mailan, Ion Castrillo eta Iñigo Soto (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak, junior K-1 mailan, Asier Aizpurua (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K) izan zen irabazlea, senior mailan, bere taldekidea den Martin Egaña, K-2 senior mailan, beraien taldekide Iñaki Fernandez eta Haritz Aizpurua izan ziren azkarrenak, kanoa Seniorrean, Javier Herrera (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea eta 23 urtez azpiko K-1 mailan, Aimar Amunain (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsasad-arreko P.K) izan zen irabazlea.

K-2 paracanoe beteranotan, Javier Perez eta Jose Trujillo (Getxo Kayaka) izan ziren irabazleak.

K-1 50urtez azpiko gizon beteranotan, Aitor Arrieta (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen irabazlea. Eta 50 urtetik gorakoan Rafael Ocerin (Plentzia P.T.).

Kadete mailako K-1 emakumezkoetan, June Arrastua (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea, kadete mailako K-2 emakumezkoetan, Noa Buforn eta Uxue Ezenarro (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K) izan ziren garaileak, kanoa kadetean, Laia Elias (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea, junior mailako K-1 mailan, Izar Libano (Getxo Kayaka) izan zen azkarrena, senior K-1mailan, helmuga zeharkatu zuen lehena Irati Osa (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K), senior K-2 mailan, Ihintza Labeaga eta Ane Lopez (Barrika P.T.) izan ziren irabazleak. Emakumeezkoetan, 23 urtez azpiko K-1 mailan, Eider Amundarain (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K) izan zen lehen sailkatua. Emakume beteranoen kategorian, K-1 50 urtez azpiko mailan, Maite Etxabe (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K) izan zen azkarrena.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.