Abuztuaren 21etik 24ra bitartean, Senior mailako Munduko Esprint Txapelketa egin da Milanen (Italia), eta bertan bi euskal palistak hartu dute parte, Begoña Lazkanok eta Nerea Garciak.
Biek finalerdietatik pasa behar izan zuten finaletan sartu ahal izateko, eta igandean biek jokatuko zuten.
Begoña Lazkanok 9. postua lortu zuen A finalean, K2 500 metroko proba olinpikoan, Estefanía Fernández taldekidearekin batera, maila handiko finalean.

Bestalde, Nerea Garcíak K1 200ean parte hartu zuen, B Finalean, eta azkenean 8. postuan geratu zen.