Eneritz Aizpioleak eta Irati Osak Munduko Maratoi Txapelketan parte hartuko dute aste honetan Hungarian

Irailaren 4tik 7ra, Gyorren (Hungaria) Maratoiko Munduko Txapelketa ospatuko da, eta bi euskal palista izango dira bertan.

Alde batetik, Irungo Santiagotarrak K.E.ko Eneritz Aizpioleak K1ean Short Race distantzian parte hartuko du, eta ostegunean ospatuko den frogan sailkatu behar izango da ostiral arratsaldeko finalean parte hartu ahal izateko. Gainera, K2 Junior kategorian ere parte hartuko du Club Fluvial de Lugoko Emily Fernandezekin batera.

Bestalde, Zumaiako Itxas Gain taldeko palista den Irati Osak Emakume Seniorren K2 kategorian parte hartuko du igandean, Eva Barrios zamorarrarekin ontzia partekatuz, zeinarekin brontzezko domina bat lortu zuen Europako Maratoi Txapelketan joan den ekainean.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.