Gyor izan da maratoiko Munduko Txapelketaren eszenatokia, eta gure palistek, Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eta Eneritz Aizpioleak (S.D.Santiagotarrak) ez dute podiumera igotzea lortu.

Eneritz Aizpioleak 2 proba jokatu ditu, maratoi motza non hamabigarren amaitu zuen eta maratoia K-2, non hamaikagarren sailkatu zen.

Irati Osak K-2 emakume seniorren proban parte hartu zuen, Eva Barrios zamorarrarekin batera eta seigarren amaitu zuten.
