Esprint taldea Hungariako Szeged hirira joan da 1.go Munduko Kopa jokatzeko. Bertan, bi euskal palista izan dira.

Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) K-1 500 m eta K-2 500 m jokatu zituen.
Bestalde, Iñigo Peñak (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) K-1 000m proba jokatu zuen.

Begoña Lazkano K-2 500m-an finalera iritsi zen, Estefania Fernandezekin batera, zazpigarren izanik. K-1ean, bosgarren postua lortu zuen B finalean.
Iñigo Peña zazpigarren izan zen B Finalean.