Joan den irailaren 20an, Espainiako Zeharkaldi Txapelketa egin zen Ebro ibaian, Zaragozan. Lau euskal klubek parte hartu zuten, guztira zortzi domina lortuz, horietako bi Master mailako Txapelketan, aldi berean ospatu zena.
Irati Osa nagusitu zen Emakume Seniorren K-1 proban, Izar Libanok eta Saioa Perezek osatutako duplak Emakumezko Jubenil K-2 kategorian egin zuten bezala.
Zilarrei dagokienez, Josefa Molinak 23 urtez azpiko K-1 kategorian lortu zuen berea, eta Javier Perezek K-1 gizonezko beterano kategorian 75-79 urte bitartean.
Brontzezko dominak Aimar Amundarainentzat, Gizonezko K-1 Seniorretan, Ana Martinena Emakumezko K-1 jubeniletan, Iraitz Izagirre eta Iker Rubio K-2 Kadeteetan eta Juan Carlos Larrea Gizonezko K-1 Beteranoetan 70-74 urte bitartean izan ziren.