Ohar honen bitartez, 2026 lizentziak bideratzeko programa, abenduaren 29tik aurrera operatibo egongo dela jakinarazten da.
Hemen topatuko duzue zirkularra.
Gogorarazten da, lizentzia nazionalak izapidetzen dituzten klubek, RFEP-lak eskaturiko eranskina bete beharko dutela eta Euskal Kanoe Federakuntzan entregatu.
RFEP-lako eranskina
Alta berrien kasuan, NAN-aren kopia entregatu beharko da.
Adin txikikoekin lan egiten duten teknikarien eta epaileen kasuan, gogoratu Adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria eskuratu behar dutela.
Eta tekniken kasuan, beharrezkoa izango da Eusko Jaurlaritzako Profesionalen Erregistroan edo Boluntarioen Erroldan erregistratuta egotea.
Esteka honetatik sartu ahal izango zarete
Honen inguruko informazio gehiago, web orrialdean, Lizentzien alorrean, teknikarien ziurtagiri atalean topatuko duzue.
https://www.euskalkanoe.eus/index.php/eu/lizentziak/teknikarien-ziurtagiriak
Aurten, istripu kasurako protokoloa aldatu egingo da. Hemen duzue informazioa.





