Euskal Selekzioak 52th Waterland Amsterdam Marathon txapelketan parte hartu du eta Irati Osa Irureta (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) laugarren izan da emakumezkoetan.

Gizonezkoetan, berriz, Mikel de Velasco Vazaquez 23. izan da eta Unai Amostegi Izaigirrek (S.D.Santiagotarrak) ezin izan du proba amaitu, lema hautsi baitzaio.
Hurrengo hitzordua asteburu honetan izango da, Aranjuezen jokatuko den maratoi erdiko Espainiako Txapelketarekin.





