RFEP Gala ospatu da

Hainbat euskal ordezkari egon ziren eta sarituak izan ziren RFEPen urteroko Galan.

Gijongo Kongresuen Jauregian, joan den larunbatean, otsailaren 14an, RFEPen Urteko Gala ospatu zen eta sarituen artean euskal ordezkari ugari zeuden.

Pau Etxaniz 23 urtez azpiko palistarik onena izendatu zuten 2024an, Olinpiar Jokoetan brontzea lortu ondoren.

Oier Diaz, 2025eko palista junior onena izendatu zuten, C-1ean Munduko Txapeldun izan eta Munduko Txapelketan 3 domina gehiago eta Europako Txapelketan beste domina bat gehiago lortu ondoren.

Oier Aizpuruak COEk banatzen duen Laurel Olinpikoa saria jaso zuen bere ibilbide eta emaitza guztiengatik, besteak beste, Maratoiko munduko txapelduna K-2an eta K-4 200m-ko Munduko txapelduna.

Jesus Santiago 2024. denboraldiko arbitro onena izendatu zuten.

Aste honetan emango zaio hasiera estatuko denboraldiari Mondarizen jokatuko den Slalom olinpikoko lehen Espainiako Koparekin.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.